Loading Events

« All Events

Euskarari eta euskaltzaletasunari bultzada emateko deia/ Special Event to support Euskara. Abenduak/ December 27th

December 27 @ 5:00 pm - 11:30 pm

Abenduaren 27an, Euskalgintzaren Kontseiluak eta bazkideek deituta, Bilbao Arena euskaltzalez beteko duen EKITALDIA antolatuko dugu. Informazio guztia eta sarrerak www.pizkundea.eus webgunean daude eskuragarri.

(On December 27th Euskalgintzaren Kontseilua and its partners will organize an EVENT that will fill the Bilbao Arena with Basque fans. All information and tickets are available on the website www.pizkundea.eus .)

ABENDUAREN 27AN, ZERGATIK BILBORA?

💥 Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko.

Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzea. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakustea.

💥 Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazteko.

Egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura da, gizarte berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin lotutako beste auzi asko bezala.

💥 Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzeko.

Eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozial guztiei, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzen alde egin dezatela eskatzea.

Details

Date:
December 27
Time:
5:00 pm - 11:30 pm
Website:
www.pizkundea.eus